Autonomoak.net-en zerbitzuak. Atari honen bidez arlo ekonomikoa kudea daiteke: aurrekontuak, albaranak, fakturak, gastu eta zergen kudeaketa eta diru sarrerak eta irteeren kudeaketa.
Norentzat: autonomo eta profesionalentzat bereziki eginda dago, baina antzeko funtzionamendu maila duten elkarte edo enpresa txikiek ere erabil dezake (ondasun erkidegoak, sozietate zibilak...).
Kontabilitateaz ezertxo ere ez dakitenentzat. Funtzionamendu erraz erraza da eta diru kontuez asko jakin barik, ez dago ezelango arazorik atari hau erabiltzeko.
Gestoriarekin batera erabiltzeko aukera. Erabilera maila bat baino gehiago dauka: autonomoak berak kudea dezake dena, edo bakarrik fakturak egin eta gainerakoa bere gestoriari utzi, pasahitza emanez. Edota gestoriak dena egin (fakturak, gastu eta sarreren jarraipena) eta erabiltzaileak informazioa jasoko luke atariaren bidez. Hau da, gestoriak eta autonomoak elkarrekin lan egiteko aukera dute tresna honen bidez, fakturak eta bestelako paperak batak besteari eramaten egon gabe.
Isilpekotasuna. Diru kontuez ari garenez edo hori oso informazio pribatua denez, datu guztiak kodifikatuta daude eta erabiltzaile bakoitzak baino ezin du ikusi. Webgunearen administratzaileak ezin du datuetara sartu, soilik, erabiltzaileen kudeaketa egin dezake: altak, bajak, etab.
Datu pertsonalak babesteko legea. Edozein momentutan, erabiltzaileek euren datuak ezabatu, aldatu edo osatzeko eskubidea dute.