Helburuak
- Merkatuan euskaraz ez dauden zerbitzuak sortzen laguntzea: gestoria-aholkularitza, kontsumo alternatiboa, bidaiak, garraioa, finantza zerbitzuak...
- Gaur egun euskaraz eskaintzen diren produktu eta zerbitzu desberdinak bultzatu, sustatu eta kontsumitzaile euskaldunen esku ipintzea.
- Edozein motako enpresa, denda edo zerbitzu berri euskaltzalea sortzen laguntzea.
- Proiektu alternatiboak bultzatzea: kontsumoa, ekologia, garraioa...
Euskalkidetza Kooperatiba funtsezko oinarri hauen arabera kudeatzen da:
- Euskalduna: euskaraz lan egin eta zerbitzua osotasunez euskaraz eskaintzea.
- Alternatiboa: balore, proiektu eta produktu alternatiboak sustatzea: kontsumoa, inguramena...
- Nazionala: Euskal Herria bere osotasunean hartuko duen enpresa egitura bakarra.
Kooperatibismoa
Euskalgintzan hedatuen dagoen egitura hartu du Euskalkidetzak: Kooperatiba. Euskaraz gain, bestelako baloreak ere aintzat hartzen direlako, besteak beste, partaidetza eta inplikazioa.
Nola izan bazkide
Bazkideak dira EUSKALKIDETZAren oinarria, eta horiek modu desberdinetan laguntzen dute kooperatibaren jarduera gauzatzen:
- Bazkide erabiltzaileak: dauden eta sortuko diren zerbitzu eta produktuen kontsumitzaileak.
- Bazkide laguntzaileak. kapitala jartzen duten erakunde pribatu eta publikoak, proiektuarekin bat datozen euskaltzaleak...
- Lan bazkideak: kooperatibaren langileak.
Euskalkidetzaren zerbitzuak
Une honetan BILALAN eta AUTONOMOAK zerbitzuak eskaintzen ditugu.