Euskalkidetza Kooperatiba
Bilalan.net
Autonomo, enpresa txiki eta elkarteen diru kudeaketarako ataria 2025·eko abenduaren 6a

Funtzionamendua

 

1. DATUAK

Datuak. Atal honetan Autonomoaren, Profesionalaren edo Elkartearen datuak kudeatzen dira: izena, helbidea, herria, etab. Datu hauek Aurrekontu, Albaran eta Fakturetan agertuko dira. Aldatzen baditugu, aurreko agiriak datu zaharrekin geratzen dira baina berrietan datu berriak ikusiko dira.

Ataria doakoa da baina kopuru txiki bat ordainduz gero, hobekuntza batzuk jaso daitezke:

 1. maila: 40 euro urtero. BEZ barne 46,40

·      Logoa txertatzea aurrekontuan, albaranean eta fakturan

·      Taula guztiak excelera jaisteko aukera

·      Bilatzea

·      Produktu bakarreko faktura

2. maila: 75 euro urtero. Hau da, 87,00 BEZ barne

·      1. mailako hobekuntza guztiak eta ondokoak:

·      Baliokidetasun Errekargua kobratu ahal izatea

·      Zergak automatikoki atera fakturetatik eta Gastuetan kokatu.

·      Ustiapen taula egitea, gastuak, arloka antolatuta

Bezeroak. Atal honetan bezeroen datuak kudeatzen dira: izena, helbidea…

Hornitzaileak. Atal honetan hornitzaileen datuak kudeatzen dira: izena, helbidea…

Produktuak. Atal honetan produktuen datuak kudeatzen dira: produktuaren azalpena, aleko prezioa, dagokion BEZa.

 

2. SARRERAK

Bigarren zati honetan diru sarrerei dagozkien zerbitzuak kokatzen dira:

Aurrekontuak. Atal honetan aurrekontuak egiten dira.

Albaranak. Atal honetan aurretik egindako aurrekontuak automatikoki albaran bihur daitezke. Aldaketak egonez gero, aldaketa horiek egin daitezke.

Fakturak. Atal honetan aurrekontu edo albaranak zuzenean ekarri eta faktura bihurtu daitezke. Edo, beste barik, fakturak egin daitezke.

Lehen mailako hobekuntza hartuz gero, kontzeptu asko dituen ohiko fakturez gain, testu bakarreko faktura egin daiteke.

Zerrendak. Atal honetan zerrendak kudeatzen dira: aurrekontuena, albaranena, fakturena, etab.

 

3. GASTUAK

Hirugarren zati honetan gastuak kudeatzen dira:

Hornitzaileak. Jasotako fakturen datuak kudeatzeko.

Zergak. Ordaindutako zergen datuak kudeatzeko.

Zerrendak. Gastu guztien zerrendak egiteko.

 

4. DIRUZAINTZA

Azkenik, diruzaintza kudeatzen da:

Kobrantzak. Hemen kobratutako fakturen datuak kudeatzen ditugu.

Ordainketak. Hemen ordaindutakoaren kudeaketa.

Zerrendak: kobratutako fakturak, kobratu gabekoak, ordaindutako fakturak, ordaindu gabekoak, etab.